XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hartutako erabakiari jarraiturik, 1995eko Agerketa ere iraileko hirugarren igandean izan zen, 17an hain zuzen ere. Artunduagako Polikiroldegian egiteko asmoan genuen, baina eguraldi txarra zela eta, Social Antzokia-n egin behar izan zen.

Jon Azpillaga eta Jon Narbaiza bertsolariek hartu zuten parte, eta arterako urteetan egin zen bezala, iragarpen kartelean aurreko urteko dantza baten argazkia jarri zen: Kepa Kareagaren argazki tailerrak harturiko Kaxarranka.

Bezperarako, aurreko urtean legez, herriko dantza taldeen ekitaldia zegoen iragarrita baina, esan bezala, euriaren erruz beste egun baterako utzi behar izan zen hura ere.

Urte hartako ikuskizun berria MUNDAKAko Atorrak izan zen. Lihozko alkandora edo atorrak jantzita eta burko-azalak buru gainean tolesturik zituztela, euren inauteri edo aratuzte-etako kantuak eskaini zituzten, zenbait musika tresnaz lagunduta.

Berriki eratutako EKORAko arabar taldeko neska-mutilek ere euren herriko kate dantza edo Danza de la Cadena plazaratu zuten, beste urte batzuetan izandako zenbait taldek bezala.

TUTERAko Danzantes del Paloteado de San Juan taldea ere lehenengoz zetorkigun.